lunes, 22 de febrero de 2016

Elikatze Iturria 5V Xabi eta Jon



Kaixo, gu Xabier eta Jon gara, 1IT2B-ko ikasleak eta 5V-ko elikatze iturri lineal bat egin dugu elektronika aplikatuko klasean.


Erabilitako materialak:

1 Trasformagailua 12V 2,5VA 300mA
1diodo zubia fd2500
1 kondentsadore elektrolitikoak 2200 μF-koa
1 kondentsadore ez-elektrlitikoa 330nF-koa
1kondentsadore ez-elektrolitikoa 100nF-koa
2 diodo artezgailua, 1N007
1 7805 enkapsulatua
1 erresistentzia 1KΩ
1 Disipadorea
1 Konmutagailua
1 fusible 0,2A
1 zulodun plaka



Prozedura:

Lehenengo, protoboard plakan montatu genuen ikusteko funtzionamendu zuzena zeukala. Frogatu ondoren, protoboard plakan zegoena kendu genuen eta zulodun plakan kokatu genituen nola geratuko zen ikusteko.



Nola geratzen zen ikusi ondoren, markak egin genituen zulodun plakan eta elementu guztiak kendu genituen, banaka eztainatzeko.

Transformagailua baino lehen, korronte handiegia denez, elementuak elkartzeko sekzio handiagoko kableak erabili izan behar genituen.



Montaketa bukatzerakoan, konprobaketekin hasi ginen, eta konturatu ginen bukaeran ez zuela tentsiorik ematen, eta elikatze iturriaren faseak banaka konprobatzen joan ginen, baina sarrerako tentsioan zirkuitulabur bat izan genuen, eta plakaren zatitxo bat kiskaldu egin zen, horregatik lehenengo eroaleak, mugitu izan behar genituen. Horren ondoren, ya iritsi ginen akatsara, konmutagailuan zegoen, gaizki konektatu genuelako eta ez zuen bere lana egiten.

Hori aldatu genuenean, elikatze iturria ondo funtzionatzen hasi zen, eta hemen daukagu produktu finala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario